XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orregatik igandea, igande bakoitza, Jaunaren eguna da guretzat; kristauon batzarraren eta Eukaristiaren eguna; jai, alaitasun eta lan-askapenaren eguna.

Ageri denez, Pazko-igandearen argitan bakarrik uler eta bizi daiteke kristau igandea.

Jai-giroko ospakizunak eta ezaugarri bateratzailleak

Aalegin guztiak egin bear ditugu Pazko-aldian igandeko Eukaristiak, eta berdin beste sakramentu-ospakizunak Bataioak, Sendotzak, leen jaunartzeak, etab. jai eta elkarte-giro bizi-bizian ospatzen.

Izan ere, Pazkoa kristauontzat gure askapenaren, bizi berriaren, itxaropenaren eta anaiarteko pozaren jai ederra da.

Eta ori dena bizi eta adierazi egin bear da ospakizunetan.

Aldi onetan jai-giroko elementu eta ezaugarri bereziak dira: eliza apaingarri, lore eta argi ugariz eta ederrez girotzea; musika eta kantu bereziak; intzentsua erabiltzea; Bibliako irakurgaien eta otoitzen aberastasuna; homiliaren tankera kontenplakor eta baikorragoa, etab....

Ekiñaldi on bat egin bear litzateke, baita ere, Pazko-aldi osorako ezaugarri batuak edo bateratzailleak ematen, adibidez, ormakartelak esaldi egokiekin; Pazko-zuzia lorez apaindua eta anboi ondoan ezarria; ur bedeinkatuz erria zirtatzea; Mezaren eguneroko kantuentzat eta Alleluiarentzat doiñu bereziak; kredoa elkarrizketa eran ematea Pazko-gauean bezala; prefazio osoa kantatzea; Sagara ondorengo irugarren goralpen-kantua erabiltzea....

Ur bedeinkatuz zirtatzea

Ur bedeinkatuaren oikunea igandeetako Meza guztietan ospa daiteke, baiña egoki eta adierazgarriagoa da Pazko-igandeetan egitea, Pazko-gaubeillako Bataio-liturgiarekin lotura estuagoa bait du.

Mezaren asierako damu-otoitzaren lekuan eta beronen ordez egiten da (ikus Meza liburua).

Apaizak sarrerako oarpenean oikune ori gure Bataioaren eta Kristoren bizirako jaiotza berriaren oroitzapen eta ezaugarri bezala aurkezten du.